Ongi etorri Errefuxiatuak

Larunbat honetan, eguerdiko 12:00etan Arriagatik irtengo den errefuxiatuen aldeko manifestaldian parte hartuko dugu. Ortuelako Gazte Asanblada (OGA) eta Ortuellako Jendea F.T. kamisetak saldu genituen eta ekintza batzuk burutu genituen errefuxiatuen alde dirua biltzeko. Guztira 453€ eskuratu ditugu eta errefuxiatuekin lan egiten duen elkarte bati emango diogu.

IMG_20160223_175018

Leer más “Ongi etorri Errefuxiatuak”

300 kilo solidaritate

Gabonetan, OGArekin batera bi ekintzak antolatu  genuen, IV. Olentzera Rock eta Futbol 7ko txapelketa. Ekintza hauekin batera, elikagaien bilketa antolatu genuen. Ordenatu eta sailkatu ondoren ona hemen emaitza: 300 kilo!!!

FB_IMG_1453886201693
Bildutako elikagaiak Gazte Lokalean

Eskerrak eman behar parte hartu zenuten denoi!! bildutako janari guztia Ortuellako “Comparte” elkarteareri eman diogu, haiek Ortuellako famili artean banatuko dute. Leer más “300 kilo solidaritate”